1. margolana
Panel honetan Kreazioaren gai nagusia dugu. Jainkoa, lan-jantzi urdina daraman langile gisa irudikatua, mundura jaisten da eta, Bibliako kontakizunak dioen moduan, Eba Adanen saihetsetik jaioarazten du.
2. margolana
Jainko bihozberaren eskuetatik jaiotako kreazioan, ulertzen errazak ez diren bi errealitate daude: gaitza eta sufrimendua. 3 lagun Job santua kontsolatzen saiatzen dira, baina ez da posible. Sufrimendua handiegia da.
3. margolana
Jarraian hiriaren eraikuntza dator: garabi bat, hormigoi-makina bat… Eta langile batzuk ageri dira gurutze metaliko bat daramatela. Koloreak trinkoak dira: indartsuak, gorri eta urdin bortitzak… Mundu bizigarri bat eraikitzeko zailtasuna adierazten du honek.
4. margolana
Mundua eraikitzeko lanean bada zaurituta gelditu den pertsona bat. Oso leku handia hartzen du.
Gizadiaren historia eraikitzen laguntzen ari zen.
Jende multzo bat ikusten da, mugitzen eta beste eraikuntza batzuen artean galtzen…
Hiria eraikitzen…
Kamarina
Arantzazuko Andre Maria da. Erdigunean dago, toki honen eta eliza osoaren erdigunean. Maria erreferente bat da.
Irudia harriz landuta dago eta polikromatua da.
Jende askok hurbiletik ikusi nahi duena da Andre Maria, bere ondoan otoitz egiteko edo, besterik gabe, isilean egoteko.
5. margolana
Lehen zauritutako gizon anonimo bat ageri zen. Orain berriz, mundu zuzenago bat egin nahian izandako inplikazio handiagatik gurutzean amaitu zuen hura ikusten dugu.
Jesusen amaren irudi femeninoa ageri da. Jesusi lagun egiten ari zaio Gurutzearen ondoan.
Joan ikasleak, emakume itxaropenez betearen nahigabea laguntzen du.
Zaldi bat ere badago: izadi kosmikoa…
Eta pertsonaia talde bat ere bada, besterik gabe egonean daude, edo badoaz…
6. margolana
AZKEN GARAIA da… Apokalipsia da. Heriotza Handia islatzen duten lau zaldiak ageri dira… Baina ez da behin betiko heriotza. Horregatik zaldunak hilotz-itxuran azaltzen zaizkigu: zurezko ezpatak daramatzate. Baina jostailuzko ezpatak dira…
Horrela HILTZEN du gizakiak: jolasean balebil bezala.
Hiria sutan da, laugarren zaldia hegazkin bat da… (Gernika). Bien bitartean, hiria suntsitzen ari dira…
7. margolana
Eta orain AZKEN GARAIRA igarotzen gara. Giza Bikoteak (maitasuna, Bizitza…) hiria hartzen du, kaleak, autoak…
Bikotearen aurpegien itxura erabat aldatu da.
Aurreko paneletan seriotasuna eta larritasuna ziren nagusi. Orain berriz beraien ezpainek irribarre samur eta gozoa erakusten dute.
Tristura, etsipena eta borroka, bake eta lasaitasun bihurtu dira.
8. margolana
Ama Handi batek ume bati eusten dio bere besoetan. Ume horrek gizateriaren etorkizuna aurrez irudikatzen du.
Modu berean, beste gizon irudi bat denbora kosmikoan mugitzen da… Betidanik Paradisuan jarrita egon den zuhaitz baten itzalpean.
Margolan honetan, bosgarren margolanean gurutzearen oinetan “itxaropenez betea” ageri zen emakumeak, ume eder bat izan du. Ume honek mundu berri bat heldu dela adierazten du, modu fisiko eta materialean.